Fundación Bancaria Vital Banku Fun dazioa

Vital Banku Fundazioaren aurkezpena

Fundación Bancaria Vital – Vital Banku Fundazioa Arabako aurrezki kutxen 160 urte baino gehiagoko historiaren oinordekoa da, baita bere Gizarte Ekintzaren zeregin ezagunaren oinordekoa ere.

2014ko uztailean sortu zenetik – Aurrezki kutxei eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legea indarrean sartzearen ondorioz –, Fundación Bancaria Vital – Vital Banku Fundazioak akzio-partaidetza esanguratsua du Kutxabanken, % 11, eta haren etekinetatik lortzen ditu bere funtzionamendurako diru-sarrerak.