FundaciĆ³n Bancaria Vital Banku Fun dazioa

Pribatutasun politika

FUNDACIÓN BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAn pribatutasunaren babesaz eta tratatzen ditugun eta, bai on-line webgune honetan eta, kasuaren arabera, bere edozein azpi-domeinutan, microsite-ak eta/edo aplikazio mugikorretan, nahiz off-line ematen dizkiguzun datu pertsonalen erabilera zuzenaz konprometituta gaude.

Mesedez, irakur ezazu adi politika hau eta ziurta ezazu ulertzen duzula eta ados zaudela, zure datu pertsonalak eman baino lehen. Politika horrekin ados ez bazaude, ez ezazu webgune hau erabili, ezta bere zerbitzuak ere, eta ez iezazkiguzu zure datu pertsonalak eman. Gune honetan sartzeak, ematen duen zerbitzuren bat erabiltzeak edo zure datuak emateak, on-line izan edo off-line izan, zalantza barik zure baimena ematen ari zarela esan nahi du (baimen hori beharrezkoa denean), zure datuak trata ditzagun, beherago adieraziko diren helburuetarako.

Nor da zure datuen trataeraren arduraduna?

Trataeraren ardura duen erakundea: FUNDACIÓN BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOA
Posta helbidea: K/ Aiztogile 24 (Kordoi Etxea) 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 77 68 58
Posta elektronikoa: lopd@fundacionvital.eus

Nola lortu ditugu zure datuak?

Gure programa, jarduera eta proiekturen baten erabiltzailea edo partaidea bazara, zeuk eman dizkiguzu, off-line edo on-line, gure zerbitzuak eskatzean, zurekiko harremana izan dezagun.

Datuak webgune honen edo bere edozein azpi-domeinu, microsite eta/edo aplikazio mugikorren,  bitartez eman badizkiguzu, informazioa metatzen dugu, esate baterako, orrian sartzen zarenean, erabiltzaile erregistratzen zarenean, datu pertsonalen edozein formulario betetzen duzunean, hirugarrenen bitartez, esaterako, Facebook edo Google bidez gure zerbitzuetan  saioa irekitzen duzunean; edo gurekin zuzenean komunikatzen zarenean posta elektronikoz. 

Erabilera, saio eta horiei lotutako informazio horiek tratatu eta erregistra ditzakegu, bai era independentean edo hirugarrenen zerbitzuen laguntzaz, baita cookien eta beste jarraipen teknologia batzuen erabileraren bitartez ere.

Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gaituta zaudela bermatzen ari zara eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, ez duela kontratupeko inolako murrizketarik hausten edo hirugarrenen eskubiderik, eta beste erabiltzaile baten lekurik ez hartzeko konpromisoa hartzen duzu, webgune honetako zerbitzu eta/edo edukietara sartzeko bere erregistro-datuak hartuz.

Zure datuak eta zure profila zuzen eta eguneratuta mantentzeko erantzukizuna duzu, eta horrela egingo ez bazenu, FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk ez luke inolako erantzukizunik izango.

Hirugarrenen datuak

Zure datuak, zuk zeuk, interesatuak, eman beharrean, beste hirugarren batek emango balizkigu, gizarte, prestakuntza, hezkuntza, kultura, kirol, eta abarreko proiektuak garatzeko gurekin akordioak edo hitzarmenak dituzten erakunde edo elkarteek eman diezazkigukete datu horiek, beraz, tratatzen ditugun datuen kategoriak honako hauek izan daitezke: datu identifikatzaileak, ezaugarri pertsonalenak, gizarte egoerakoak, akademikoak eta profesionalak, ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak; lanbideari buruzko xehetasunak.

Baliteke datu bereziko babestuak ere tratatzea zenbait programa berezitan, esate baterako bainugelak berriztatu eta egokitzeko proiektuetan edo futbol zelaietan.

Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, bere pribatutasuna errespetatu behar duzu, eta bereziki kontuz ibili bere datu pertsonalak jakinarazi edo publikatzean. Titularrak baino ezin du bere datu pertsonalak trata daitezen baimena eman. Hirugarrenei buruzko datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da aldez aurretik pertsona horri berariazko baimena eskatzea datu horiek erabili eta guri jakinarazteko, eta zure erantzukizuna da datu horiek gure fitxategietan sartuko direla jakinaraztea. Hirugarrenen datuak baimen barik publikatzeak, datuen babeserako araudiaz gain, aipatutako hirugarren horien ohorerako, intimitaterako edo norberaren irudiaren eskubideari dagokiona ere hautsi dezake. Hirugarrenei buruzko datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun politika hau onartzean, berariaz bermatzen duzu pertsona horren baimena duzula datu horiek jakinarazteko, eta gu edozein erantzukizunetik salbuetsita geratzen gara, pertsona horrek edozein erreklamazio egingo balu; izan ere, pertsona horri buruzko datuak jakinarazi dizkigunak hartzen du bere gain erantzukizun hori erabat.

Campusean pare hartzen dutenentzat, umeak 13 urtetik beherakoak badira, euren datuen trataera zilegi izan dadin, bere gaineko guraso-agintea edo tutoretza duen edo duten titularrak edo titularrek eman behar dute baimena, beraz, aipatutako horiek berariaz baimendu beharko dute datu pertsonal horien trataera, baimen hori izena emate fitxan sinatuz.

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak, baita zurekin dugun harremanaren garapenean sor litezkeen beste batzuk ere, hainbat helburutarako trata ditzakegu, esate baterako:

  • Gure Campusen, programaren, jardueren edo proiekturen baten erabiltzaile edo partaide bazara, horiek kudeatzeko.
  • Gure webgunearen erabiltzaile hutsa bazara, edo e-posta baten igorlea edo hartzailea, on-line egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko erabiliko ditugu zure datuak.
  • Kasu bietan, zurekiko harremana eta komunikazioa mantentzeko, iritzi eta/edo asetasun-mailari buruzko inkestak egiteko eta gure programei, jarduerei eta proiektuei buruzko informazioa helarazteko (publizitate-komunikazioak eta/edo komertzialak barne, 21 LSSICE 34/2002 artikuluaren ondorioetarako).
  • Boluntarioen kasuan, horiekiko harremanak kudeatzeko ere erabiltzen ditugu.  

Zenbat denbora gordetzen ditugu zuri buruzko datuak?

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak ezabatzea eskatzen ez duzun bitartean gordetzen ditugu, eta ezabatzea eskatuz gero ere, beharrezko epealdietan eta euren trataera honako hauetara mugatuta:

  • eragiten diguten lege betebeharrak betetzeko eta/edo
  • gure aldetiko edozein erantzukizun betetzeko eta/edo
  • alderdien arteko harremanetik eratorritako edozein erreklamazio egin edo defendatzeko.

Arestian aipatutako irizpideez gain, datu pertsonalak kentzea bai erregistro informatikoetatik, bai paperetatik, erakundearen irizpideari jarraiki, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendatu lezaketen beharrizan logistikoen eta/edo biltegiratze espaziokoen arabera burutu daiteke.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa anitza izan daiteke:

  • alderdien arteko kontratu batetik eratorritako harremana, esate baterako, beka baten kasuan edo gure aretoetako baten alokairuan.
  • zure onarpena, gure proiekturen, programaren, jardueraren edo Campusen  batean parte hartzen baduzu, edo eskaeraren bat egin badiguzu gure webgunearen bitartez, gune horren erabiltzaile hutsa besterik ez bazara. Baimen hori zalantza barik ematen diguzu zure datuak on-line edo off-line ematean, datu-ekarpen hori egitean, argi eta garbi, baimena ematen ari zarela ulertzen baita.

Eskatutako datuen ekarpena derrigorrezkoa da, datuok ezinbestekoak baitira arestian aipatutako helburuetarako; ematen ez badizkiguzu, ezin izango baititugu aipatutako helburuak bete.

Beste batzuetan, zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa gure interes legitimoa izan daiteke, (edo hirugarren batena, esate baterako, beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenen kasuan).

Gure proiekturen, programaren, jardueraren edo Campusen  batean parte hartzen duzulako gurekin duzun harreman bereizlea eta egokia dela eta, zure datuak tratatzeko interes legitimoa dugu, harreman hori mantendu eta kudeatzeko, proiektuei, programei eta jarduerei buruzko informazioa bidali ahal izateko (publizitate edo merkataritza komunikazioak barne, 21 LSSICE 34/2002 artikuluaren ondorioetarako), baita, ekitaldi eta jardueretan eta campusean, argazkiak eta/edo bideoak egiteko ere, eta webgune honetan argitaratu ahal izateko, edo sare sozialetan ditugun perfiletan, baita Youtuben ere, ekitaldia/jarduerari buruzko informazioa emateko, dokumentatzeko, eta horren argazki edo bideo memoriaren parte izateko.

Helburu horiek bateragarriak dira zure datuak jasotzea eskatu zuen hasierako helburuarekin (zurekiko kontaktua eta komunikazioa kudeatzea eta elkartzen gaituen harremanari eustea) baina, edozein kasutan, zure datuak aipatu berri ditugun helburu horietarako emateak, gure interes legitimotik eratorriak, beti da borondatezkoa eta beti egongo dira gure interes legitimoaren gainetik zure interesak, eskubideak eta askatasuna, beraz, zure datuak ezabatu eta helburu horietarako erabiltzeari utz diezaiogula eskatzen badiguzu (mezu hori adierazita e-posta bidaliz lopd@fundacionvital.eus helbidera), horrela egingo dugu, eta blokeatuta izan ditzakegu erreklamazioak egin, egikaritu edo defendatzeko. Ezabatze horrek ez du baldintzatzen zure datuen trataera deskribatutako gainerako helburuetarako.    

Zein hartzaileri eman diezaiokegu zure datuen berri?

Jakin ezazu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei jakinaraz dakizkiekeela, lagatzaile eta lagapen-hartzaile funtzio legitimoekin zerikusi zuzena duten helburuak betetzeko, esaterako: Banku-erakundeei kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko edo etxebizitza eta bainugelen eraberritze programarako finantzaketa aztertu, tramitatu eta emateko; datuak jakinaraztea derrigorrezkoa den erakundeei edo entitateei (Zerga administrazioa,…).

Datuen nazioarteko transferentziak

Jakin ezazu balitekeela datu pertsonaletara sarbide izan dezaketen hornitzaile estatubatuarrak erabiltzea, gure jarduerarako laguntza-zerbitzuak ematen baitizkigute (lojamendua, housingasoftware as a service, segurtasun kopiak urrunetik, informatika euskarri edo mantenu zerbitzuak, posta elektroniko kudeatzaileak, e-posta bidalketak eta e-posta marketinga, e.a.). Enpresa horiek aldatu egin litezke denboraren joan-etorrian, baina, edozein kasutan, AEB eta Ebren arteko Privacy Shield hitzarmenera atxikitako enpresak aukeratuko ditugu, edo babes maila egokia aitortuta duten herrialdeen artean daudenak. Horrek esan nahi du, beraz, Europako eskakizunen antzekoak betetzera behartuta daudela, datuen babesari dagokionez. Edozein kasutan ere, datuen babeserako politika hau onartzean, berariaz eta zalantza barik baimentzen duzu zure datuak enpresa horiei komunikatzea, hori guztia datuen nazioarteko transferentzia dela jakinda, Europako Eremu Ekonomikokoa ez den herrialde batera eta zure zalantzarik gabeko baimena eman diozu transferentzia horri.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

  • Sarbide eskubidea: Zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita datu horien kopia eskatu ere.
  • Zuzenketa eskubidea: Zehatzak ez diren datu pertsonalen zuzenketa eska diezagukezu edo osa ditzagula osatu beharrekoak, aitorpen gehigarri baten bidez ere bai.
  • Ezabatze eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzea eska diezagukezu honako kasu hauetan: bildu zireneko helbururako beharrezkoak ez direnean, zure baimena erretiratzen baduzu, datu horien zilegi ez den trataera egin bada edo legezko betebeharra bete ez denean.
  • Trataera mugatzeko eskubidea: Zure datuen trataera mugatzea eska diezagukezu, eta kasu horretan erreklamazioak egin edo erreklamazioen aurrean defendatzeko baino ez ditugu erabiliko.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak euskarri egituratuan, ohiko erabilerakoan eta irakurketa mekanikorako, itzul diezazkizugula (zuri edo adierazten diguzun hirugarren bati)  eska diezagukezu.
  • Kontra egiteko eskubidea: Egin daitekeen zure datuen trataerari kontra egin diezaiokezu, trataera hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate helburuetarako bada.

Aipatutako eskubide horiek guztiak egikaritzeko, guregana jo dezakezu idatzizko eskaera sinatu baten bidez, edozein kasutan zure NANaren kopia atxikita, pribatutasun politika honen 2. atalean zehaztu den helbide postalean edo elektronikoan. Zure datuetan aldaketarik balego, helbide horretan bertan jakinarazi beharko duzu, eta enpresak ez luke inolako erantzukizunik izango, zuk aldaketen berri emango ez bazenu.

Eskaeraren bat jaso ostean, gehien jota 10 eguneko epean erantzungo dizugu.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean ere egin dezakezu erreklamazioa. Egikari ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izango bazenu eta inprimaki ereduak eskatzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren honako web orri honetan begira dezakezu, www.agpd.es.